Aurten ere ederto ospatu dute euren jaia Arrate izenekoek
2018/09/17
11:56
eta kitto!
Hogeitabigarren urtez jarraian, Arrate deitzen diren andrak izen bereko tokian elkartu ziren euren urteroko jaia ospatzeko. Urteroko planari jarraituta, batzuk goizetik ekin zioten Eibartik Arratera oinez igotzeari, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Behin Arratera ailegatuta, automobilez edo autobusez igo zirenekin bat egin zuten eta, denak elkarrekin, egun osorako planari heldu zioten: hamarretakoa egin, santutegian meza entzun, jolasetan lehiatu, Kantabria jatetxean bazkaldu eta DJ batek girotutako dantzaldian oinak astindu… berriz ere eguna ondo baino hobeto igaro zuten!