Aurtengo Errege kabalgata antzerkiarekin lagunduko dute

Aurtengo Errege kabalgata antzerkiarekin lagunduko dute
2015/01/05 00:00
eta kitto!

Udalak aurtengo Errege kabalgata sekula baino ikusgarriagoa izatea nahi dute eta, horretarako, Eventus Culture konpainiakoak kontratatu dituzte, maitagarriz eta magiaz betetako kale-antzerkiarekin Hiru Erregeei gaurko (astelehena, urtarrilak 5) kalejiran laguntzen joateko. Aurretik, baina, Eibarko Balletak, Ipurua dantza garaikideak eta Ipurua Gimnasia Erritmika taldeak 16.30etan hasita erakustaldia eskainiko dute kiroldegian (bakarrik gonbidapena dutenei lagako zaie sartzen) eta, hori amaituta, Hiru Erregeak Lambretta motorretan Untzagara jaitsiko dira, 19.00etan irtengo den kabalgatan parte hartzeko. Meltxor, Gaspar eta Baltasar ondo lagunduta joango dira bidean, besteak beste antzezleak, Cielito musika bandakoak eta 6. mailako 48 ikaslek eramango dituzten antortxak tartean direla. Kabalgata Urkizuraino jaitsi eta, bertan buelta eman eta gero, berriz ere Untzagaraino igoko da, 20.00etatik aurrera erregeak udaletxean umeei harreria egiteko. Agurtu berri dugun urtean San Andres ikastetxea sortu zela 50 urte bete direla eta, eskolakoak izango dira ekitaldiko protagonistak.