Ausazko jokoen arriskuez sentsibilizatzeko escape rooma egingo dute urriko zenbait egunetan

Ekintza 14 urtetik gorakoentzat da eta gehienez 4 laguneko taldetan eman beharko da izena
Ausazko jokoen arriskuez sentsibilizatzeko escape rooma egingo dute urriko zenbait egunetan
2024/09/26 12:25
eta kitto!

Eibarko Udalak ausazko jokoen arriskuez sentsibilizatzeko eta hezteko escape romma egingo du urrian zehar 'A 90 grados' elkartearekin batera. Ekintza lau laguneko taldeetan egingo da eta jarduerak 20-25 minutuko iraupena izango du. Bertan, taldean lan eginez, sortzen diren enigmei erantzuna eman beharko diete.

Saioak urriaren 3an (16:30-21:30), 4an (16:00-22:00), 5ean (11:00-15:00 eta 16:00-22:00) eta 6an (11:00-15:00 eta 16:00-21:00) egingo dira, eta izena emateko kartelaren QRa eskaneatu behar izango da.