…eta kitto!-ren lana ezagutu dute Eibarren Bizi programako parte-hartzaileek
Harrera-saioen barruan, euskara elkartearen bulegoak bisitatu dituzte, eta hamaiketako batekin eman diete amaiera saioei.
2026/11/27
14:08
eta kitto!
Eibarren Bizi programako parte-hartzaileak gure bulegoetan izan dira, …eta kitto!-ren lana eta eguneroko jarduna ezagutzeko. Eibarko Udalak eta …eta kitto!-k elkarlanean antolatzen ditugu harrera-saioak, Eibarrera iritsi berriei herria eta bertako baliabideak ezagutarazteko eta herriko dinamikan parte hartzen laguntzeko.
Bisitan, gure lantaldearen eguneroko lana azaldu diegu, tokiko euskara elkarte baten funtzionamendua eta lana gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Ondoren, hamaiketakoa egin dugu elkarrekin, solasean aritzeko eta harrera-saioei amaiera emateko.
