Autobus zerbitzu bereziak Arrateko jaietarako
Gaur bertan (barixakua, hilak 5) ezagutzera eman dutenez, Arrateko Amaren jaiak direla eta autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte Arratera igo eta jaisteko. Domekan (irailak 7), Arrate egunaren bezperan, domekero bezala Udalbusean igo ahal izango da Arratera: 09.00etan, 10.00etan, 11.00etan eta 13.00ean. Aldaketa bakarra egongo da: 18.00etako Udalbusa 17.30ean izango da, 18.00etako mezara eta Salbera joan nahi dutenak garaiz ailegatzeko. Autobus horrek ohiko ibilbidea egingo du; hau da, Urkizu pasealekutik abiatu eta Errebalen eta San Juanen geldituko da.
Horrez gain, Udalak beste zerbitzu berezi bat jarri du, rock kontzertua hasi baino lehen, 19.00etan Ego-Gainetik irtenda. Eta gauez ere autobus zerbitzua egongo da Arratetik Eibarrera jaisteko: 03.00etan, 04.00etan, 05.00etan, 06.00etan, 07.00etan eta 08.00etan.
Arrate egunean, irailaren 8an, autobus zerbitzu berezia egongo da, bai igotzeko bai jaisteko: goizeko 08.30eta hasi eta 21.00ak arte etenbarik igotzen (Toribio Etxebarria kaletik) eta jaisten (Krabelin hotelaren atzealdetik). Autobus-txartelaren prezioa 2 eurokoa izango da.