Autopistako sarbide-irtenbideak konpontzeko beharrak Eibarren
Domekan hasi eta hilaren 16ra bitartean, Eibarko sarbide eta irtenbideetan bide-zorua konpontzeko beharrak egingo direla iragarri dute Bidegi-koek eta, horrekin batera, konponketak egin ahal izateko errail-mozketak izango direla ohartarazi dute: domekan hasi eta eguaztenera arte AP-8 autobideko sarbidea itxi egingo dute, N-634 errepideko biribilgunetik Azitaingo ordainlekura bitarteko tartean, gaueko 21.30etatik goizeko 05.30etara. Tarte horretan trafikoa desbideratu egingo dute eta autobiderako sarrera Ermua zein Elgoibarko ordainlekuetatik egingo da. Eta eguaztenean hasi eta hilaren 16ra bitartean, berriz, Behobia norabideko 15. irteera itxiko da, gaueko 21.30etatik goizeko 05.30etara. Egun horietan ere trafiko desbideratzea egingo dute eta AP-8 autobiderako irteera Ermua zein Elgoibarko ordainlekuetatik egingo da. Dena dela, gaur ezagutzera eman dituzten trafiko aldaketa hauen egunak eta ordutegiak eguraldiaren baldintzen arabera aldatu daitezkela aurreratu dute Bidegiko arduradunek.