Auzokoak elkarteak bazkaria antolatu zuen Gureak-eko 100 langile eta monitorerentzat
Zapatuan, urtarrilaren 13an izan zen hitzordua, ekitaldiaren 40. edizioa betez. Auzokoak elkarteak Gureak-eko langileei eskaintzen dien Gabonetako bazkaria berreskuratu du aurten, pandemiak eragin zuen etenaldiaren ondoren.100 lagun baino gehiagori bazkaltzen eman zieten eta, babesleen laguntzari esker, opariak eta ilusioa banatuko zizkieten gonbidatuei.
Ekitaldia Urkizuko Erdi Bana eta Urkusu Gain elkarte gastronomikoetan egin zen, ez baitziren elkarte bakarrean sartzen. mahaikideak 2 elkartetan banatu ahal izan baitziren (ez dira sartzen 1ean). Dantzaldia ere egon zen Juan Luis Agirre de DJrekin. Gureak-eko langile eta monitoreez gain, erretiratutako langileak egon ziren, eta baita Goyeneche Fundaziokoak ere.
Auzokoak elkartearen barruan Eibarko hainbat elkarte gastronomiko daude: Edozer, Urkusu-Gain, Erdi-Bana, Jaiki, Dorrepe, Denon Sahatsa eta Bekuak, eta 1981an hasi ziren ekitaldi hau elkarrekin prestatzen.
Ekitaldeiko kolaboratzaile daude AZ Surface Experts, Tekniker, Abanca, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eibarko Udala, Urkotronik, Club Sibaris (Coloniales), Solera Eibarresa, OCETA (Itzulia), S.D. Eibar Fundazioa, EAJ-PNV, PSOE-EE,, Elkarrekin Podemos, Seguros Lejardi (Zurich), …eta kitto! Euskara Elkartea, Ustekabe txaranga eta EiTB.
Orain, Auzokoak elkartekoak hurrengo ekitaldian pentsatzen ari dira. Izan ere, Santa Ageda bezperan afaria prestatuko dute Sostoa Abesbatza eta Musika Eskolakoentzat Txontako Edozer elkartean.