Avanza (Lurraldebus) autobusetako langileen ordezkariek aurre-akordioa adostu dute enpresarekin

Langileen soldatetan eta lan-baldintzetan hobekuntzak egongo direla adierazi du ELA sindikatuak
Avanza (Lurraldebus) autobusetako langileen ordezkariek aurre-akordioa adostu dute enpresarekin
2025/10/28 16:20
eta kitto!

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, akordioa lortu du Avanzan, Gipuzkoako Lurraldebuseko garraio zerbitzuan, soldatetan eta lan baldintzetan hobekuntza garrantzitsuekin. Akordioa 24 greba egunen ostean eta greba mugagabea deitzeko atarian lortu da.

Soldatei dagokienez, % 12,1eko atzerapenak ordainduko dira, eta bermatuko da KPIaren % 1ko igoera gutxienez. Gainera, gidari guztiek lan-baldintza berberak izango dituzte, eta lehen aldiz, lan poltsa bat sortuko da behin-behineko pertsonentzat. Gainera, txanda-kontratua iraunkorra izango dela.

Horrez gain, lanaldiaren murrizketa ere egongo da. “Horrela, Avanza izango da Lurraldebuseko lehen azpikontrata urteko lanaldia 1.592 ordutan mugatuko duena, eta horrek esan nahi du beste taldeetako langileek baino 170 ordu gutxiago egingo dituztela lan”, diote ELA-tik.