AVIA-n kontsumitutakoaren %1 Eibar K.E.-aren kapital gehikuntzarako erabiliko da

AVIA-n kontsumitutakoaren %1 Eibar K.E.-aren kapital gehikuntzarako erabiliko da
2014/04/15 00:00
eta kitto!

Eibar kirol elkarteak eta AVIA klubak kolaboraziorako akordioa hitzartu dute eta gaur eguerdian (martitzena, hilak 15) Ipurua zelaian horren berri emateko aurkezpena egin dute Alex Aranzabal Eibar K.E.-ko presidenteak eta AVIAko Klubeko ordezkariek. Euskal zerbitzu-estazioak Kapital Gehikuntzako kanpainaren kolaboratzaile ofizial bihurtuko dituen hitzarmenari jarraituta, AVIA Klubeko bazkide guztiek (180.000 baino gehiago) abuztuaren 6ra bitartean AVIA-k dauzkan hamar zerbitzu estazioetan (Eibar, Arrasate, Zestoa, Mallabia, Igorre, Cudillero, Guardo eta Banyoles-en) kontsumitzen dutenaren %1 Ipurua Kirol Fundaziora joango da zuzenean, Kapital Gehikuntzarako.