"¡Ay Carmela!" antzezlana Coliseoko taula gainean barixakuan
Gerra Zibilaren garaian girotutako ¡Ay Carmela! antzezlana hartuko du Coliseoak barixakuan, apirilaren 19an, 20.30etan (sarrerak 8 eurotan salgai, lehiatilan eta Kutxabank-en kutxazain eta webgunean). Palco Tres konpainiaren lana Román Callejak zuzendutakoa da eta antzezleak Laura Orduña, Patricia Cercas, Israel Ruiz eta Adolfo Obregón dira.
José Sanchís Sinisterraren eskutik ailegatuko zaigun antzezlanean Carmela eta Paulino 1936ko gerran errepublikarren aldean dabiltza, herririk herri, aktore lanetan. Nahi gabe, frankistek menpean hartutako lurretan sartu eta atxilotu egiten dituzte. Gauzak horrela, Errepublikaren aurkako parodia egiteko eskatzen diete han, eta, agindutakoa ez betetzeagatik, Carmela hiltzen dute. Hortik aurrera, protagonisten oroitzapenen inguruan eraikitzen doa lana.