AYA eskopeta tailerraren mendeurrena ospatzeko bazkaria

AYA eskopeta tailerraren mendeurrena ospatzeko bazkaria
2015/12/30 17:12
eta kitto!
Aurten 100 urte bete ditu AYA (Aguirre y Aranzabal) eskopeta tailerrak eta, urteari agur esan baino lehen, mendeurrena ospatzeko bazkaria egin dute gaur Azitain erretegian beharginek, langile-ohiek eta lantegiko bazkideek. Miguel Aguirre eta Nicolás Aranzabal armagin eibartarren eskutik sortu zen AYA 1915. urtean eta orduz geroztik lantegiaren sortzaileei izena zor dion markarekin eskopetak mundu osora saltzen jarraitu dute. Gaur egun Otaola hiribidean dago tailerra, baina aurretik gaur egun Portalea izenarekin ezagutzen dugun eraikina bete zuen lantegiak, gerraostean, 1940. urte inguruan hasi eta laurogeigarren hamarraldira arte.