Azken eguna Aratosteetako kartel lehiaketan parte hartzeko

Gaur amaitzen da Aratosteeak iragarriko dituen kartela aurkezteko epea.
Azken eguna Aratosteetako kartel lehiaketan parte hartzeko
2026/01/20 18:01
Ana Aizpurua

Udaleko Kultura Batzordeak Aratosteetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu zuen eta gaur, urtarrtilak 20, lanak aurkezteko azken eguna da. Lehiaketara aurkezten diren lanetan “Aratosteak Eibarren 2026” azaldu beharko da eta gaia norberaren aukerakoa izango da. 

Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Lehiaketan izena emateko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

INFORMAZIO GEHIAGO