Azoka Ekologikoa egingo da zapatuan Untzagan
2022/10/06
12:15
eta kitto!
Biolurrek, Debemenek eta Eibarko Udalak Azoka Ekologikoa eskainiko dute Untzagan 10:00etatik 14:00etara. Bertan, inguruko ekoizleen produktu ekologikoak erosteko aukera egongo da, bizitza osasuntsurako oso baliagarriak diren elikagaiak.
Produktuak saltzeaz gain, erakustaldia eta EKOdastaketa egongo da Osoa Cooking eta Eibarko Itturrua Goikoa baserriko abeltzainen eskutik eta haragi ekologikoarekin errezeta bat prestatuko dute. “Aurten azoketan haragia eta abeltzantza presente eduki nahi izan dugu, eta erakustaldiaren ondoren gutizia ekologiko horiek dastatzeko aukera egongo da “, esan digute Biolurrekoek.