B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro laburra eskainiko du Udal Euskaltegiak
Irailaren 9tik 25era egingo dituzte HABEren azterketa ofizialak prestatzeko 30 orduko ikastaroak, eta matrikula irailaren 3ra arte egongo da zabalik.
2026/07/14
12:29
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Udal Euskaltegiak HABEren B2 eta C1 mailetako azterketa ofizialak prestatzeko 30 orduko ikastaro laburrak antolatu ditu. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 3ra arte.
Saioak irailaren 9tik 25era bitartean egingo dituzte, eta bi ordutegi eskainiko dituzte: 09:00etatik 11:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailetako azterketa ofizialak prestatzea da.
Informazio gehiago nahi dutenek 943 700 912 edo 688 698 566 telefono zenbakietara deitu dezakete, edo euskaltegia@eibar.eus helbidera idatzi.