Bach eta jazza elkarrekin pianoan gaur Coliseoan
2015/11/06
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 6) 20:30ean "Johann Sebastian Jazz" izenburukoa eskainiko dute Coliseoan Iñaki Salvador eta Alexis Delgado pianojoleek. Musikari biek euren pianoak aurrez aurre ipiniko dituzte, hartu-eman bidai modukoari elkarrekin ekiteko. Izan ere, ikuskizuna esperimentu gisara planteatuta sortu dute, euretako bakoitzarentzat pasioa diren Bach eta jazz musika, elementu bi horiek elkartuta eta, pianoarekin, bien arteko elkarrizketa musikala sortuta.