Baditu irabazleak San Juanetako XXXI. Marmitako Lehiaketak
XXXI. Marmitako Lehiaketa egin da gaur Untzaga plazan eta Juan Portu eta Ana Portu izan dira irabazleak.
2026/06/25
15:54
Ana Aizpurua
Argazkiak: Eibarko Udala
Untzaga plazan jokatu da gaur San Juan jaien barruan Udalak antolatutako Marmitako Lehiaketaren 31. edizioa. Parte-hartzaileek giro apartan prestatu dituzte euren marmitakoak, eta epaimahaiak lan zaila izan du proposamen guztiak baloratzerakoan.
Aurtengo irabazleak Juan Portu Aragon eta Ana Portu izan dira. Bigarren postua Jorge Arregi eta Jose Ignacio Peñarentzat izan da, eta hirugarrena Ernesto Etxabek eta Jone Etxabek eskuratu dute.
Epaimahaia Mireia Alonso, Xabier Osa eta Josu Muguerzak osatu dute. Antolatzaileek zorionak eman dizkiete sarituei, baita lehiaketan parte hartu duten guztiei ere, beste behin Sanjuanetako hitzordu gastronomiko arrakastatsu hau posible egiteagatik.




























