Baietz 700 kiloko harria mugitu!

Baietz 700 kiloko harria mugitu!
2015/12/26 12:41
eta kitto!
Eibarko Sarek antolatuta, gaur 18:00etatik aurrera "Baietz Mugitu!" izenburukoa egingo da Untzagan. Programaren barruan, 700 kiloko harriari tiraka (txiki eta haundi, neska eta mutil, denak elkarrekin) egingo den gizaproba erronka izango da deigarriena, baina bestelako jarduera batzuk ere antolatu dituzte (trikitilariak, bertsolariak, pintxo-potea…). Sareko ordezkariek diotenez, "espetxe politika guretzat ere hori da, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko bidearen erdian ipini diguten harritzar bat, baina harriak mugituko ditugu, bai abenduaren 26an Eibarren, Untzagan, baita urtarrilaren 9an Bilbo-Baionan ere".