Bakearen aldeko sua eta dantzak San Juan bezperan
Urtero bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, San Juan Sua egin zen San Juan bezperan, ekainaren 23an, Untzagan. Bertan, herriko hainbat lagun eta erakunde omenduko zituzten eta, aurretik, Eibarko Udal Dantza Akademiakoek dantzak egingo zituzten suaren lehen txinpartak pizteko.
Aurten, askotan egin bezala, Dantza Akademiak gai humanitario batean jarri du arreta dantzak egiteko orduan. “Dantzaren bidez, gatazka armatuek haurtzaroan duten eragina ikusarazi/salatu nahi dugu. Horiek ordaintzen dute preziorik altuena. Betiko orbain emozional eta fisikoak utziz. Koreografia hau gatazketan eta krisietan harrapatuta dauden eta errugabetasuna kentzen dioten haur guztiei eskaintzen diegu. Salba dezagun Bambi! Ez dezagun bizirik hiltzen utzi!”, diote dantza akademiatik.