Banatu ditugu V. Gilda Lehiaketako sariak: Ametsa eta Urkizuko Bacoleku irabazle
2019/04/02
19:36
eta kitto!
Gaur arratsaldean banatu ditugu V. Gilda Lehiaketako sariak …eta kitto! Euskara Elkartearen lokalean. Iñigo Kortabitartek, Mireia Alonsok (irabazleekin argazkian) eta Josu Mugerzak osatutako epai-mahaiak gilda onenari saria Ametsa tabernari eman dio. Bezeroek emandako botoen arabera, berriz, Urkizuko Bacoleku tabernaren gilda izan da onena eta, beraz, horrek eraman du herritarren saria. Bi irabazleek 150 euro eta diploma bana jaso dute. Horrez gain, bozkatu duten guztien artean egindako zozketan, Carmelo Benaventeri (bigarrena eskumatik) egokitu zaio saria, asteburuko egonaldia. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan antolatu da “Euskeraz Primeran” V. Gilda Lehiaketa.
Aurtengo irabazleak: Ametsako Guada Ibañez eta Arrate Egurrola, eta Bacolekuko Sardo Irisarri.
Aurtengo irabazleak: Ametsako Guada Ibañez eta Arrate Egurrola, eta Bacolekuko Sardo Irisarri.