Banatu dituzte Debabarrena Integra-Bat Eginez programako diplomak

Banatu dituzte Debabarrena Integra-Bat Eginez programako diplomak
2024/02/16 14:44
eta kitto!

Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoaren 18. edizioa da aurtengoa, eta programako oinarrizko euskara ikastaroa arrakastaz burutu dutenei diploma banatu zieten aurreko astean. Euskara saioak Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker eman dira. Antolatzaileen berbetan, “60 orduko oinarrizko ikastaroaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea da, integrazio laborala eta soziala errazteko”. Jon Iraola alkateak, Carlos Abad Armeria Eskola elkarteko presidenteak eta Patxi Lejardi Euskara zinegotziak banatu zizkieten diplomak ikastaroa amaitu duten ikasleei.