Banatu dugu ...eta kitto!-ko Gabonetako otarra

Banatu dugu ...eta kitto!-ko Gabonetako otarra
2015/12/23 17:26
eta kitto!
Gaur arratsaldean banatu dugu abenduaren 16an zozketatu genuen gabon-otar ederra. Jose Antonio Pernudo eta Berna Pavo lagun ermuarrek arratsaldeko 17:00etan Corte Ingleseko bezero-arreta zerbitzuan jaso dute otarra ...eta kitto! Euskara Elkarteko Marisol eta Maiderren eskutik. Zozketa egin baino egun batzuk lehenago erosi zituzten Jose Antonio eta Bernak gabon-otarrerako rifak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saiora sartzeko ilaran zeudela bosna hartu eta egokituz gero erdibana egingo zuten aginduarekin. Zorionak Jose Antonio eta Bernari eta eskerrik asko, beste behin ere, rifak erosi dituzuen guztioi.

 

kitto otar irabazle 1