Banco Sabadellek babestuko du aurten ere Itzulia Basque Country-ko Sari Nagusia

10 urte baino gehiagoko lankidetza dute erakunde biek
Banco Sabadellek babestuko du aurten ere Itzulia Basque Country-ko Sari Nagusia
2024/02/26 19:30
eta kitto!

Aurten ere Itzulia Basque Country lasterketak Banco Sabadell bankuaren babesa jasoko du Sari Nagusiaren babesle modura; horrela, lasterketako sailkapen orokorreko liderraren maillotean presentzia izaten jarraituko du. Hala berretsi da Sabadell bankuko lurralde mailako zuzendari Ignacio Navarroren eta Javier Riaño Itzulia lasterketako zuzendaria sinaduren bitartez.

Dagoeneko 10 urte baino gehiagoko lankidetza da: “Itzulia antolatzea ezinezkoa izango litzateke babesleengandik jasotzen dugun babes handi hori jasoko ez bagenu, tartean Banco Sabadellena”, diote proba antolatzen duen OCETAkoek.

Sinaduraren ondoren, Javier Riaño OCETAko ordezkaria halaxe mintzatu zen: “Sabadell bankua aliatu fidela da. Harremanak eta txirrindularitzari emandako babesak luze irautea eta hazten jarraitzea espero dugu; seguru etorkizunean proiektu berrietan sartuko direla”. Sabadell bankuko zuzendariorde nagusi Ignacio Navarrok, bestalde, Itzuliak Sabadell bankuan izan duen garrantzia nabarmendu zuen: “Harro gaude beste urte batez Euskadin horren errotuta dagoen kirol hau babesteaz”.