Barixakuak Jolasian ekimena apirilean itzuliko da herriko auzoetara
Martxoan atsedena hartuko du eta apirilean egingo dira ikasturteko azkeneko hiru saioak
2024/02/29
16:54
eta kitto!
Urtarrilean eta otsailean herriko auzo desberdinetatik pasatu ostean, martxoan etena egingo du Barixakuak Jolasian ekimenak, eta apirilean itzuliko da berriro, Aste Santuko oporren atzetik. Apirileko azken hiru barixakuetan egingo dira jolasak Txaltxa Zelain, Torrekuan eta Urkizuko parkean. Familien aisialdia euskaraz izatea eta gurasoen arteko euskarazko harremana zabaltzea eta saretzea du helburu ekimen honek, eta ordubetez jolasak eskaintzen ditu 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.