Barixakuak Jolasian ekimena auzoetara itzuli da

Barixaku honetan Torrekuan egingo dira jolasak
Barixakuak Jolasian ekimena auzoetara itzuli da
2024/10/15 09:55
eta kitto!

Joan den ostiralean, eta estreinakoz, Egigurentarreneko parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. 2 eta 8 urte bitarteko haurrek primeran pasatu zuten eurentzat propio antolatutako jolasekin.

Aste honetan Torrekuako parkean egingo dira jolasak eta urriko azkeneko barixakuan Urkizukoan.