Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak Txaltxa Zelain izango dira bihar

Otsaileko eta martxoko barixakuetan egingo dira jolasak
Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak Txaltxa Zelain izango dira bihar
2025/02/06 13:40
eta kitto!

...eta kitto! Euska Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena Txaltxa Zelain izango da bihar 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat antolatuko diren jolasekin. 17:00etan hasita, ordubetez, jolas dibertigarriak eskainiko zaizkie etxeko txikienei begiraleen laguntzarekin. Otsailaren 14an Torrekuako parkeak hartuko ditu jolasak eta 21ean, berriz, Urkizukoak. Eta gauza bera martxoan ere: 7an Txaltxa Zelain egingo dira, 14an Torrekuan eta ikasturteko azkena martxoaren 21ean izango da Urkizuko parkean.