Barixakuak Jolasian-eko jolasak auzoetara itzuliko dira bihar
Txaltxa Zelain egingo dira jolasak 17:00etatik 18:00etara
2026/02/26
16:53
eta kitto!
Barixakuak Jolasian ...eta kitto! Euskara Elkartearen ekimena bihar itzuliko da auzoetara. Ekintza hartzen lehena erdigunea izango da eta, ohiturari jarraituz, Txaltxa Zelaiko kioskoaren inguruan egingo dira jolasak 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. 17:00etatik 18:00etara ordubetez jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute txikienek, betiko moduan euskaraz.
Hurrengo barixakuan, martxoak 6, Torrekuako parkean antolatuko dira jolasak eta martxoaren 13an, berriz, Urkizukoan.