Barixakuak jolasian Torrekuako parkean gaur

Barixakuak jolasian Torrekuako parkean gaur
2024/01/19 08:56
eta kitto!
Gaur ere, aurreko barixakuan bezala, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak egingo ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak,  "Barixakuak Jolasian" ekimenaren barruan. Haurren adina kontuan hartuta kale- jolas desberdinak egingo dira begiraleen laguntzarekin.

Parte-hartzea doan  da, bertan azaldu besterik ez da egin behar.

Umeek zein gurasoek ondo pasatzeaz gain, “euren arteko berbetia euskaraz izatea da nahi duguna eta guraso ezberdinen arteko harreman berriak egitea, euskaraz”, diote elkartetik. Gurasoak Berbetan egitasmoa familien artean ezagutzera emateko aprobetxatzen ditu jolas-uneak …eta kitto!-k. Egitasmo horren helburua “familia-giroa euskalduntzea eta gurasoen arteko euskal harreman-sarea zabaltzea da. Ekintza ugari antolatzen ditugu urtean zehar eta izena, bakarka ez ezik, taldeka edo kuadrillaka ere eman daiteke”. Informazio gehiagorako 943200918/elkartea@etakitto.com.