Barixakuak Jolasian Torrekuako parkean izango da bihar
Amañak hartuko du ikasturteko bigarren saioa
2026/10/08
07:54
eta kitto!
Herriko auzoetara itzuli da Barixakuak Jolasian. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimenak ordubeteko jolasak eskaintzen dizkie haurrei, euskaraz eta doan. Bihar, urriak 9, Amañako Torrekuako parkeak hartuko ditu jolasak, 17:00etatik 18:00etara. Hurrengo barixakuan, berriz, urriak 16, Urkizuko parkean egingo dira.