Barixakuak Jolasianeko azkeneko saioa hartuko du Urkizuko parkeak ostiral honetan
2021/04/19
10:38
eta kitto!
Hurrengo ostiralean, apirilak 23, egingo da Barixakuak Jolasian ekimenaren azkeneko saioa Urkizuko parkean. Orain arte egin izan den moduan 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak antolatuko dira hiru begiraleren laguntzarekin, doan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimen honen bidez umeen gurasoei "Gurasoak Berbetan" mintzapraktika-programaren berri ematen zaie; umeek zein gurasoek primeran pasatzeaz gain, "euren arteko elkarrizketak euskeraz izatea da nahi duguna eta guraso desberdinen arteko harreman berriak egitea", diote ...eta kitto!-tik. Garrantzitsua da gurasoek euren artean euskeraz hitz egitea, izan ere, "umeei esaten dieguna eta helduok egiten duguna koherentea izan behar da".
Pandemiaren aurretik ...eta kitto!-ren egoitzan bertan elkartzen ziren familiak, hilean behin, hainbat ekintza egiteko: eskulan-tailerrak, antzerki-ikuskizunak, magia-saioak... Baina gaur egun bizi dugun egoera aintzat hartuta, aurtengo ikasturtean kalera atera du Barixakuak Jolasian ekimena ...eta kitto!-k. Horrela, azaroan hasita eta ostiral honetara arte, Torrekua, Txaltxa Zelai eta Urkizun antolatu dira umeentzat jolasak. Aurreko barixakuan, eguraldia lagun, Txaltxa Zelain elkartu ziren familia ugari eta etxeko txikienek primeran pasatu zuten.