Barixakuak Jolasianeko jolasak Torrekuan egingo dira gaur
Ikasturteko azkenaurreko saioa izango da gaurkoa
2026/04/24
08:40
eta kitto!
Txaltxa Zelain ekin zion ikasturteko azkeneko txanpari Barixakuak Jolasian ekimenak. Gaur, barixakua, Torrekuako parkeak hartuko dio txanda eta 17:00etatik 18:00etara jolasak egingo dira 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, doan. Ikasturteko azkeneko saioa maiatzaren 8an egingo da, Urkizuko parkean.