Barixakuak Jolasianeko jolasak Urkizuko parkeak hartuko ditu bihar
Gurasoak Berbetan eta Ongi etorri programen barruan jolasak eskainiko dira gaztetxoenentzat ordubetez
                
                    2024/02/22
                    09:16
                  
                  
                    ...eta kitto!
                    
                  
                  
                Urkizuko parkean izango da ostiralean Barixakuak Jolasian ekimena. ...eta kitto! Euskara Elkarteak herriko auzo ezberdinetan antolatzen dituen ekimenaren barruan, hau izango da hilabete honetako azkena. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako.
Martxoan, Aste Santua tarteko, ez da saiorik izango eta apirilaren 12an bueltatuko gara Untzagan.
