Barixakuan egindako zine-forum saio feministarekin hasi zen Martxoaren 8ko programazioa
"Cinco lobitos" filmak eman zion hasiera Martxoak 8ko egitarauari. Pagatxa emakume elkarteko Izaskun Rodríguez Elkorok dinamizatu zuen solasaldia.
2024/03/05
09:53
eta kitto!
Aurreko barixakuan hasi zen Martxoaren 8ko lantaldeak Emakumearen Nazioarteko Egunerako antolatutako egitaraua, Portaleko areto nagusian egindako zine-forum saioarekin. Hilabete osorako programazioa prestatu du Martxoaren 8ko lantaldeak (Arrate Kultur Elkartea, SD Eibar Fundazioa, Eibarren Akebai, Neledantza, Kaxa Mugimendu eta Sormen Gunea, Pagatxa, Berdintasun Zerbitzua-Andretxea, …eta kitto! Euskara Elkartea eta hainbat norbanako). Aurtengo egitaraua osatzeko, zaintzak ikuspegi feministatik gaia aukeratu dute, ardatz gisa. Martxoko lehen egunean estreinatu zen Martxoaren 8ko egitaraua Eibarren, Portaleko areto nagusian eman zuten Cinco lobitos filmarekin. Pagatxa emakume elkarteko Izaskun Rodríguez Elkorok dinamizatu zuen solasaldia.