Barixakuan jarriko dira salgai ...eta kitto!ren bazkideentzat Arrateko Bertso Afariko sarrerak

Arrate egunaren bezperan izango da bertso-afaria Tiro Pitxonen
Barixakuan jarriko dira salgai ...eta kitto!ren bazkideentzat Arrateko Bertso Afariko sarrerak
2024/07/09 13:14
eta kitto!

Uztailaren 12an, barixakua, jarriko ditu salgai ...eta kitto! Euskara Elkarteak Arrateko Bertso Afariko sarrerak bazkideentzat.38 eurotan erosteko aukera izango dute, asko jota bina sarrera bazkide bakoitzak, euskara elkartean bertan (Urkizu 11, solairuartea) uztailaren 22ra arte. Uztailaren 24tik aurrera, berriz, 40 eurotan salduko dira ohiko lekuetan: Guridi, Kultu eta Tiro Pitxonen.

Aurten ere puntako bertsolariak izango ditugu irailaren 7an Arraten, Tiro Pitxon jatetxean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia bertsolariek jardungo dute Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara. Guztira 90 sarrera jarriko dira salgai.