Barixakuan ospatu zen Amañako Tigrea Oroigarriaren 3. edizioa
Astelena frontoiak hartu zuen jaialdiak modalitate ezberdinak bildu ditu aurten ere.
2026/06/15
12:44
Silbia Hernandez Arrazola
Barixaku gauean hartu zuen Astelena frontoiak urtero sanjuanak baino lehen egiten den boxeo jaialdia. Ttatt gimnasioko Montxo Quinak antolatutako Amañako Tigrea Oroigarriaren 3. edizioan boxeo amateurreko lau borroka, neo-profesionaleko bat, eta wushu modalitateko beste hiru ikusteko aukera egon zen, eta frontoira gerturatu zen publikoak ederto gozatu zuen.

































