Barixakuan zabalduko dute Gabonetako Haurren Parkea

Barixakuan zabalduko dute Gabonetako Haurren Parkea
2025/12/24 12:24
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Barixaku honetan, abenduaren 26an, irekiko dute Gabonetako egitarauko jarduera nagusietako bat den Haurren Parkea. Aurtengoan ere 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugari izango da Astelena pilotalekuan. 

Parkea abenduaren 26an eta 27an egongo da irekita, baita 29an eta 30ean ere; urtarrilean, berriz, 2an eta 3an. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da. Abenduaren 31n, goizez bakarrik zabalduko da, eta 25ean, 28an eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Ekimena Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak elkarteak antolatu dute, familien aisialdia errazteko eta aldi berean tokiko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin. Sarrerak 3 euro balioko du, baina doakoa izango da tokiko merkataritzako bonuekin.