Barizeei buruzko hitzaldia eskainiko dute irailaren 25ean Portalean
Sarrera librea izango da, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea
2024/09/17
13:06
eta kitto!
Barizeei, sintomei, prebentzioari eta tratamenduei buruzko informazioa emango dute Varitek-eko profesionalek Portalea Kultur etxean hilaren 25ean, 19:00etan. Sarrera librea izango da, ez da beharrekoa izena ematea.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "zain-gutxiegitasuna eta horren agerpenik ohikoena, barizeak, txantxarraren ondoren munduan nagusi den gaixotasuna da. Biztanleriaren %20ri eragiten diola kalkulatzen da, eta ehuneko hori handitu egiten da adinean aurrera egin ahala (zainetako ultzerak, barize lodiak, kirurgiaren ondoren berragertutakoak...)".
Varitek-etik diotenez, "ikasgela horiek lagungarriak dira horiek pairatzeko arriskua duten edo jada pairatzen dituzten pertsonen ezagutza areagotzeko".
Hitzaldiak hiru zati izango ditu:
- Barizeak zer diren. Motak. Prebentzioa eta sintomak
- Varitek-ek erabiltzen dituen kirurgiarik gabeko metodoak
- Bertaratutakoen galderak