Barredromoa egingo da hilaren 16an, Markeskua jauregian
Zientziari buruzko umore bakarrizketak eskainiko dituzte
2024/04/09
12:43
eta kitto!
Barredromoaren edizio berria hartuko du Markeskua jauregiak, hilaren 16an, 18:00etan. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ekintza da eta zientziari buruzko umore bakarraizketak eskaintzen dira bertan. Horrela, umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu nahi dute.
Aurtengo edizioan bost hizlari taularatuko dira: Marina Landa Gonzalez, Josu Lopez-Gazpio, Onintze Parra Ipiña, Ander Prieto de Garay eta Eider Saragueta Garrido. Bestalde, Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunak dinamizatuko du saioa.
Sarrera doakoa izango da, baina aurretik komunikazioa@ueu.eus helbidera idatzi behar da bertaratzeko.