Basalgoko parke eolikoaren aurkako herri alegazioek 2.284 atxikipen bildu dituzte jada
Basalgoko parke eolikoaren inguruko herri alegazioen kanpainak 2.000 laguntzaren langa gainditu du, eta Eibarko Mendiak Bizirik plataformak jakinarazi duenez. Zehazki, 2.284 atxikipen pilatu dituzte dagoeneko.
Herritarren parte-hartzea handia izaten ari dela ikusita, Mendiak Bizirik-ek informazio-mahai gehiago jarriko ditu asteburuan herritarrei zuzeneko azalpenak emateko eta alegazioak bertan sinatzeko aukera eskaintzeko. Hauek dira hitzorduak:
-
Abenduak 12, barixakua: Untzaga (18:00–21:00)
-
Abenduak 13, zapatua: Amañako pasealekua (11:00–14:00) eta Errebal plaza (11:00–13:00)
-
Abenduak 14, domeka: Errebal (11:30–13:00)
Alegazioak entregatzeko aukerak
Alegazioak aurkezteko epea abenduaren 19an itxiko da. Egun horretan Untzagan informazio-puntu berezia jarriko da, eta 19:00etatik aurrera argazki kolektibo bat egingo da ekimena babestu nahi duten herritar guztiekin.
Bestalde, alegazioak hainbat taberna, dendatan eta gune komunitariotatik hartu eta bertan entregatu ahal izango dira, tartean Amesti, Bacoleku, Basagunea, CDR Bizikletak, Club Deportivo, Eskulan, Guridi, Kultu, Magala, Nahaste, Zai Zoi eta Estaziño kaleko kioskoan. Elgoibarko Marrubi eta Pitxintxu dendetan ere jaso daiteke dokumentua.
Horrez gain, dokumentua plataformaren QR bidez eskuratu edo eibarkomendiakbizirik@gmail.com helbidean eskatu daiteke, eta sinatutako kopia helbide berean bidali.
Eibarko Mendiak Bizirik plataformak eskerrak eman dizkie ekimenarekin bat egin duten herritar, elkarte, ostalari eta merkatariei, eta nabarmendu du herritarren presioak funtsezko rola duela Basalgon aurreikusitako parke eolikoa gelditzeko.