Basatxerri produktoen dastaketan parte hartu nahi dutenek gaurtik aurrera eman beharko dute izena
2015/10/13
00:00
eta kitto!
Urriaren 13tik 23ra bitartean eman beharko dute izena Basatxerri produktoen dastaketan parte hartu nahi dutenek. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldi honetan txerriaren zati desberdinak dastatu ahal izago dira: urdaiazpiko, kabezada, txorizo eta saltxitxoi kuratuak; eta txakoli, sagardo eta trufa pateak eta Ezpeletako piparrarekin egindako patea, besteak beste.
Produktoen dastaketa ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan izango da urriaren 27an eta parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 20 09 18 telefonora dei egin dezakezue.
Txerrizaleok elkartea, Euskal mendietan txerriak aske hazten dituzten baserritarrak elkartzen dituen proiektua da. Txerriak aske Euskal Herriko baso eta zelaietan hazten dituzte belar, ezkur, pagoezkur, gaztain, garo, sastraka eta bestelako elikagai naturalekin eta produktu onenekin (garia, garagarra, artoa, baba, e.a.) egindako pentsuak janez. Era honetan lortutako haragi eta txerrikiak kalitate gorenekoak eta elikadura segurtasun osokoak dira. Basatxerrin elkarrekin lanean jarduten duten txerriki ekoizle artisauen laguntzari esker, jatorrizko haragi kalitatea eta betidaniko ezagutza elkartuz, produktuen kalitate bikaina lortzen dute. Basatxerri txerriak Nafarroan eta Araban jaio eta hego Euskal Herriko lau lurraldeetan gizentzen dira. Txerriak Duroc arrazaren kruze berezikoak dira eta arrazari, hazkuntza sistemari eta elikadurari esker, txerrien haragiak barneratutako koipe portzentai haundia agertzen du eta honek haragi xamurra eta gozoa izatea ekartzen du.