'Begi bistan' jardunaldia hartu du gaur goizean Coliseo antzokiak

Entitateen arteko lankidetzari eta bizikidetzari buruz hausnartzeko ekitaldia izan da
'Begi bistan' jardunaldia hartu du gaur goizean Coliseo antzokiak
2025/05/15 19:11
eta kitto!

Kutxa Fundazioa, Eibarko Udala, Debegesa eta Azitaingo Lanbide Heziketako Institutua dira ekimena bultzatutako 'Begi bistan' jardunaldia jaso du gaur goizean Coliseo antzokiak. Ekimenaren helburu nagusia entitateen arteko lankidetzaren balioaz hausnartzea eta enpleguaren, inklusioaren eta kohesio sozialaren arloan eragina duten proiektuak ezagutaraztea izan da. Horretarako, bi mahai-inguru egin dira eta, tartean, Azitain Lanbide Heziketako Eskolako ikasleek Bright Martins ikus-entzunezko adituarekin elkarlanean sortutako film laburrak eskaini dituzte.

Lehen mahai-inguruak “Inklusiorako tresnak: sarean lan egiten” izan du izenburu, eta gizarte-eragileen arteko lankidetzak gizarteratze- eta laneratze-proiektuak nola bultzatzen dituen aztertu dute.

Bigarrenak, ostera, “Funtzionatzen duten proiektuak: esperientzia partekatuak sarea ehuntzen jarraitzeko” izenekoak, proiektu jakin batzuen bidez gizarte bidezkoago eta kohesionatuago baterantz nola egin daitekeen erakusten duten hiru adibide erreal erakutsi dituzte. Horien artean izan da ...eta kitto! Euskara Elkartea 'Ongi etorri' programa azaltzen.

HEMEN EKITALDIAREN LABURPEN BIDEOA