Bihar grebarekin bat egingo du …eta kitto! Euskara Elkarteak
Azaroaren 11n, hedabideak grebaren inguruko informazioa soilik argitaratuko du, eta elkartearen ohiko jarduna eta euskara sustatzeko proiektuak eten egingo dira.
2026/11/10
11:34
eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteko langileok bat egingo dugu azaroaren 11ko etxe eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Hori dela eta, elkartearen ohiko jarduna eten egingo dugu bihar, baita euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak ere.
Hedabideari dagokionez, grebaren jarraipena egingo dugu webgunean eta sare sozialetan, eta ez dugu bestelako albisterik argitaratuko. Grebarekin zerikusirik ez duten edukiak azaroaren 12an argitaratuko ditugu.

