Begoña Basauri izan da EMGI-ren 100 euroko erosketa-txartelaren irabazlea
…eta kitto! Euskara Elkarteak Udako Aukeren Azokan hartu du parte Euskeraz Primeran! egitasmoarekin
2024/07/18
13:33
eta kitto!
Gaur amaituko da Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatutako Udako Aukeren Azoka eta, oraingoan ere, bertan parte hartzen egon da …eta kitto! Euskara Elkartea, Euskeraz Primeran! egitasmoarekin.
Azokako hiru egunetan ipini duten mahaira gerturatu direnek kristalezko ontzi batzuk koloretako harriekin bete dituzte, euskararekiko hartu duten konpromisoaren arabera. Horrela, euskara elkarteko kideek herritarrak jarduera komertzialetan, hau da, dendetan eta tabernetan euskara erabiltzera animatu nahi izan dituzte.
Parte hartu duten guztiei kanpainako poltsa oparitu diete, eta, horrez gain, atzo zozketa egin zuten, EMGI-ren 100 euroko erosketa-txartela emateko eta irabazlea Begoña Basauri izan zen. Zorionak!