Begoña Basaurik irabazi du Euskeraz Primeran!-eko zozketako erosketa-txartela

Hiru egunez neguko merkealdien azokan izan da ...eta kitto! Euskara Elkartearen ekimena
Begoña Basaurik irabazi du Euskeraz Primeran!-eko zozketako erosketa-txartela
2026/02/26 16:39
Maider Aranberri Sarasua

Martitzen, eguazten eta eguenean Errebalen egin den neguko merkealdien azokan izan da  ...eta kitto! Euskara Elkartea Euskeraz Primeran! ekimenarekin, herritarrak animatzen eta kontzientziatzen erosketetan ere euskara erabil dezaten. 

Horretarako, euskararen inguruko dinamika erraz batean parte hartzeko aukera izan dute egun hauetan ...eta kitto!-ren mahaira hurbildu direnek eta, erosketetarako poltsa eder bat eskuratzeaz gainera, Merkatari Elkarteak emandako 100€-ko erosketa-txartelaren zozketan sartu dira. Gaur eguerdian egin da zozketa hori eta Begoña Basauri izan da irabazlea, zorionak!