Beherapenen azokako 100 euroko erosketa-txartela Elena Padillarentzat
2019/02/22
16:50
eta kitto!
Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan …eta kitto! Euskara Elkarteak berriz ere hartu du parte neguko beherapenen azokan. Erosketetan ere euskeraren erabilera bultzatzea helburu duen kanpainaren barruan, aurten euren mahaira gerturatu direnei Euskaraldian erabili ziren hiru roletako batekin (ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo) identifikatzeko eskatu zaie eta, trukean, erosketak egitera doazenerako karteratxoa oparitu diete. Horrez gainera, kanpainarekin bat egin dutenak Eibar Merkatalgune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu dira. Irabazle Elena Padilla izan da, eta pozik jaso du saria.
Asteazken goizean inaugurau zuten Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Eibarko Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen neguko merkealdixen azoka Toribio Etxebarria kalean. Oraingoan 25 establezimentu animau dira parte hartzera: 17 dendarik kalera atera dituzte eskaintza bereziak eta gainerakuek, berriz, dendan bertan eskainiko dituzte prezio bereziak. Gaur 20:00ak arte egongo da zabalik azoka eta, horren harira, gaur arratsaldean kale-animazioa egongo da: 18:00etatik 20:00etara Afro Sound System taldekuek zuzeneko musika eskainiko dute eta buruhaundiak azoka inguruak girotzen ibiliko dira.