Behobia-Donostia maratoi erdiaren 59. edizioa jokatuko da domekan
Donostiako Fortuna Klub Deportiboak antolatutako proba goizeko 10:00etan abiatuko da Behobiatik. Parte-hartzaileak zazpi mailatan daude sailkatuta eta eliteko emakumeek bost minutu lehenago irtengo dute. Guztira 27.722atleta onartu dituzte antolatzaileek eta, gehienez jota, bi ordu eta 35 minututan amaituko beharko dute lasterketa, 20 kilometroak osatu eta Bulevarrera heltzeko. Oraingoan, gainera, lasterketa 196 metro luzeagoa izango da, kalean egiten diharduten lanen eraginez.
Parte-hartzaileen %31’5 izango dira emakumezkoak, guztira 8.716. Eta parte-hartzaileen adin-tarteari dagokionez, “orain arteko adin tarte nagusia 41-45 edo 46-50 bazen, aurten, lehen aldiz, ez da hala gertatuko, 26 eta 30 urte artekoa izango baita tarte nagusia”, hau da, korrikalari gazteagoak izango ditugu domekan.