“Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” mahai-ingurua egingo da bihar 18:00etan Markeskuan

Udako Euskal Unibertsitateak antolatu du, Eibarko Udalaren eta Akebairen babesarekin.
“Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” mahai-ingurua egingo da bihar 18:00etan Markeskuan
2025/11/17 10:47
Silbia Hernandez Arrazola

Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia izenburuko mahai-ingurua egingo da bihar (martitzena, azaroak 18) Markeskua jauregian. Hasiera orduarekin arazo bat egon da, eta azkenean 18:00etan hasiko dela jakinarazi dute antolatzaileek. UEUk Eibarko Udalaren eta Eibarren Akebairen babesarekin antolatutako mahai-ingurua da, eta parte-hartzaileak hauek dira: Lorea Argarate Zubia (Teknologoa), Leire Lison Nicuesa (BadaLabeko ikertzailea) eta Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxo). Bideratzailea, berriz, Ainhoa Latatu Nuñez, UEUren GOI Ikastegiko zuzendaria izango da. Bertaratzeko asmoa dutenei aurretik komunikazioa@ueu.eus helbidera idaztea eskatu dute antolatzaileek.