“Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” mahai-inguruaren bideoa online ikus daiteke

UEUren YouTube kanalean ipini dute ikusgai.
“Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” mahai-inguruaren bideoa online ikus daiteke
2025/12/03 10:46
Silbia Hernandez Arrazola

Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia izenburuko mahai-ingurua egin zen azaroaren 18an, Markeskua jauregian, Udako Euskal Unibertsitateak Eibarko Udalaren eta Eibarren Akebairen babesarekin antolatuta eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, nahi duenak bideoan ikusteko aukera dauka, mahai-ingurua osorik Internetera igo dute eta.
Solasaldian parte hartu zuten hizlariak hauek dira: Lorea Argarate Zubia (Teknologoa), Leire Lison Nicuesa (BadaLabeko ikertzailea) eta Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxo). Bideratzailea, berriz, Ainhoa Latatu Nuñez, UEUren GOI Ikastegiko zuzendaria izan zen. 
UEUren YouTube kanalean ipini dute ikusgai bideoa eta iraupena ordubete ingurukoa da.