Belen Aranak irabazi du #nikEibarrengastaukot #Eibarrenbadakagu lehiaketa
2021/02/01
13:37
eta kitto!
Eibarko dendetan bertokoa eta euskaraz kontsumitzera animatzeko #nikEibarrengastaukot#Eibarrenbadakagu kanpaina berezia jarri zuen martxan ...eta kitto! Euskara Elkarteak konfinamendu-sasoian. Gabonetan eta beherapenetan ere martxan izan da kanpaina, eta, horrez gain, lehiaketa ere antolatu zuen ...eta kitto!-k orain dela aste batzuk. Lehiaketan parte hartzeko Euskeraz primeran! pegatina duen dendaren bateko dendariarekin edo erakusleihoan argazkia atera behar zen eta elkartera bidali. Hori egin zuen Belen Aranak, eta parte-hartzaile guztien artean zozketa egin eta gero, bera izan da irabazlea. Euskadin erabiltzeko esperientzia-kaxa edo "smartbox" deritzona irabazi du Belenek. Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
![Lehiaketa-1M.jpg Lehiaketa 1M](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/lehiaketa-1m.jpg/@@images/image-0-b7b7ffa1b6fac048bc3b0746c65a9d0c.jpeg)
![Lehiaketa-2-M.jpg Lehiaketa 2 M](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/lehiaketa-2-m.jpg/@@images/image-0-7947892b9e6842d1f79f9cf8606eb8d8.jpeg)
![Lehiaketa-3-M.jpg Lehiaketa 3 M](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/lehiaketa-3-m.jpg/@@images/image-0-47debf797388edb2901839c884f5ebdd.jpeg)