Berba bikote irabazlea "bihargin fina" izan da
Euskaltegi biek eta udalak euskarazko berba bikoterik politena aukeratzeko antolatutako lehiaketa Mª Isabel Agirrebeñak irabazi du, bihargin fin bikotearekin. Erabakia Eibarko Euskararen web orrian jendeak emandako botuak (botuen %24 jaso zuen) eta epai-mahaiaren iritzia kontuan izanda hartu dute. Irabazleak Coliseoko emanaldi baterako sarrera bi eta Armagintzaren Museorako beste bi jasoko ditu sari modura. Horrekin batera, lehiaketan parte hartu duten guztien artean egindako zozketan saria Mikel Arrillagari egokitu zaio. Arrillagak azal gogorra bikotea proposatu zuen eta saria Gotzon Iparragirreren Eibar, oasi liberala liburuak eta Kalamuako Parlamentua jokoak osatzen dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "BIHARGIN eta FINA sarri lotzen diren berbak dira. Gainera BIHARGIN berba Eibarko euskararen bereizgarrietako bat da". Berba bi horiei buruzko azalpen gehiago jarraian:
1.- Eibartarrak, bihargin finak; hartakotzat gagoz behintzat.
BIHARGIN: Obrero,-a; operario,-a; trabajador,-a; empleado,-a. Antxiña, burdiñoletan biharrian jarduten ebenetako bat. Burdiñoletako langillia. Peru Abarca-ko Maisu Juanek opiziale deitzen detsana. / Ofizio jakin batian jornalian diharduana; batez be industrian (ETNO). Afraiz gure osabia, Txarridunaneko bihargiña izan zan. / ["Peru Abarca"-n] MJ: -Zenbat opiziale dira eta zer aloger emoten jakue? P.: -Dira lau bihargiñ: ijelia, urtzaille bi eta gatzamaillia. Alogera hainbestekua da.... / Bihargiñak jornal gehixago eskatzen jetsek uezabari. / Ez dittuzue ikusi grabadorien biharrak? ba, gauza fiñeko bihargiñik onenak eurak dittuzue. / Onenetako bihargiña dok hori. / Jauntxo itxura gehixago eukan bihargiñana baiño. (Zirik 32). Ik. langille, obrero, opiziale.
FIN: Ahorrador,-a, trabajador,-a. Berakatz atala baiño fiñagua dogu ha neskia. / Jesuita ta euskatzale fiña izan zan Erromaldo Galdos. (Zirik 89).