Berbalagunak euskaltegian
2016/03/10
11:29
eta kitto!
Aste honetan Berbetan mintzapraktika egitasmoko dinamizatzaileak, bi berbalagunez lagundurik, Udal Euskaltegian izan dira, bertoko ikasleei programaren berri ematen. Alde batetik, egitasmoaren historia errepasatu zuten, noiz eta zergatik sortu zen, zein helburu dituen eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, gaur egun berbalagunak diren Marian eta Mari Marren testigantzak entzun zituzten euskaltegietako ikasleek. Baten batzuk, gainera, momentuan bertan eman zuten izena.
Berbetan programak euskaldunak euskaldun berri edo euskara ikasleekin elkartzen ditu astean behin, ordubete, euskeraz berba egiteko, pixkanaka euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura hartu, eta lotsak gainditzen joateko.
Taldeek giro natural eta informala eskaintzen dute, normalean herriko tabernetan elkartzen dira, eta zerbait hartzen duten bitartean lasai hitz egiteko aukera izaten dute.
Izena urte osoan eman daiteke eta parte-hartzea doan da (...eta kitto! 943200918)